Korrontzi taldeak emanaldi solidarioa eskainiko du urtarrilaren 23an

Mireia Galarza Bastida 2022ko urt. 16a, 10:00

Karela kiroldegian eskainiko du kontzertua, eta Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundearen Aita Mari ontziaren aldeko ikuskizuna izango da.

Korrontzi folk taldeak emanaldia eskainiko du Orion urtarrilaren 23an, igandearekin. Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundearen Aita Mari ontziaren aldeko ikuskizuna izango da, kontzertuarekin eta produktuen salmentarekin lortutako irabaziak ontziaren jarduera laguntzera bideratuko baititu musika taldeak.

Saioa Karela kiroldegian izango da, 19:00etan hasita, eta sarrerak urtarrilaren 17tik aurrera izango dira salgai kultur etxean bertan ala 943-13 44 09 telefonoan erreserba eginda. 

Hala eginez gero, astean zehar kultur etxetik pasatzeko eta erreserbatutako sarrerak jasotzeko eskatu dute antolatzaileek, "kontzertuaren egunean banaketa errazteko".

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!