Izena eman behar da nokari buruzko asteazkeneko hitzaldira bertaratzeko

Onintza Lete Arrieta 2022ko urt. 16a, 08:30

Ahalduntze Eskolak antolatu du hizkuntzari eta, bereziki, nokari buruzko hausnarketa, ikuspegi feminista batetik. Saioa Kultur Etxeko areto nagusian izango da, 18:30ean hasita, eta Garazi Eizagirre izango da hizlaria.

Ahalduntze Eskolak prestatu du martxora arteko programazioa, eta tartean, hizkuntzari eta, bereziki, nokari buruzko hitzaldia antolatu du asteazkenerako. Saio hori antolatzeari dagokionez, antolatzaileek esan dute "noka ikasi, ikusarazi eta bultzatzeko" gero eta ekintza gehiago daudela, baina fenomeno horrek galdera batzuk sortu dizkiela: "Nortzuk ari gaitun noka? Zerk bultzatuta? Non, zertan eta nola jarduten dinagu?".

Galdera horiei erantzuten saiatuko dira antolatu duten hitzaldian. "Hizkuntzari eta, bereziki, nokari buruzko hausnarketa egiten saiatuko gara ikuspegi feminista eta kokatu batetik". Garazi Eizagirrek emango du hitzaldia, Kultur Etxeko areto nagusian, 18:30ean hasita.

Bertaratu nahi dutenek, hemen dute izena emateko aukera, edukiera mugatua delako.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!