Bi makilekin oinez ibiltzeko zita jarri dute ostegunero

Lehengo astearteko Ibilaldi Osasungarriaren parte hartzaileak. Argazkia: Iñigo Gaiton.

'Nordic walking' delako modalitatean trebatzeko aukera izango da Orion, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearen eskutik.

Asteartero egiten dituzten Ibilaldi Osasungarriez gain, ostegunetan ere oinez ibiltzeko zita jarri du Orion Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak. Kasu honetan, Nordik walking modalitateko teknikarekin egingo dute oinez ekimenean parte hartzeko interesa duten herritarrek. Hau da, eskuetan makila bana izango dute, eta teknika jakin horren bitartez, ariketa fisiko osatuagoa egingo dute, gorputzeko atal gehiago ere mugituz.

Anbulatorio aurrean hasiko dute ibilaldia ostegunero 10:00etan, eta ordu eta erdiko buelta egingo dute herrian barrena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!