Larunbatean Kaosa eta Lentejak festa egingo dute Etxeluzen

Aitziber Arzallus 2022ko urt. 19a, 17:17
2019ko lenteja txapelketa.

Jaialdiaren seigarren edizioa izango da aurtengoa. 12:00etan emango diote hasiera egitarauari, lenteja txapelketarekin; 14:00etan, herri bazkaria egingo dute; eta 18:00etatik aurrera, kontzertuak izango dira.

Larunbata festa eguna izango dute gaztetxean, Kaosa eta Lentejak jaialdia antolatu baitute egun horretarako. 12:00etan ekingo diote egitarauari, dilista txapelketarekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, parte hartzeko ez dago aurrez izena eman beharrik, nahikoa da jaritako ordurako gaztetxera azaltzearekin. Lentejak, gatza eta olioa antolatzaileek jarriko dituzte; eltzea eta barazkiak, aldiz, norberak eraman beharko ditu. Zehaztu dute, haragirik ezingo zaiela nahastu dilistei, alegia, barazkiekin soilik prestatu beharko direla. Txapelketa bukatuta, herri bazkaria egingo dute gaztetxean bertan, eta noski, lentejak jango dituzte bazkaritan.

18:00etatik aurrera, berriz, kontzertuak izango dira. 11 talde igoko dira Etxeluzeko oholtza gainera: Holy Nuns, Sons of Decav, Maldiçao, Reclusion, Karne de Bakunin, Dystopian Omen, Moshaholics, Larba, Motorastola, Incendio eta Dizerdit.

Antolatzaileek eskatu dute txapela jantzita azaltzeko gaztetxera, ohitura hori delako.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!