Autokarabanentzako gunean bi mahai jarri ditu udalak

Karkara 2022ko urt. 20a, 09:00

Gune horretan debekatuta dago nork bere mahai eta aulkiak ateratzea; horregatik, aurrerantzean, herritarrek erabilgarri izango dituzte belardian ezarritako mahai eta banku finkoak.

Autobide azpiko autokarabanentzako gunearen zerbitzua hobetzeko eta herritarrei ere aire zabalean otorduak egiteko aukera eskaintzeko, bi piknik mahai jarri ditu udalak autokarabanentzako gunearen alboko zabalunean. Gune horretan debekatuta dago nork bere mahai eta aulkiak ateratzea; horregatik, aurrerantzean, herritarrek erabilgarri izango dituzte belardian ezarritako mahai eta banku finkoak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!