Korrika antolatzeko lehen bilera egingo da astelehenean

Iñigo Gaiton 2022ko urt. 21a, 11:00

Apirilaren 8an pasako da Korrika Oriotik, eta antolatzaileak hasi dira dagoeneko prestaketa lanetan. Datorren astelehenean, urtarrilak 24, bilera irekia egingo dute 19:00etan kultur etxean, eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak, "euskararen lasterketaren antolaketan" lagundu dezaten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!