ZOZKETA

Zozkatu ditugu Korrontziren kontzerturako sarrerak

Karkara 2022ko urt. 21a, 12:26

KARKARAk bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Korrontzi taldeak igandean Karela kiroldegian emango duen kontzerturako, eta saridunak Ane Gurrutxaga eta Mertxe Curiel izan dira.

Igandean, 19:00etan hasita, Korrontzi folk taldeak kontzertua emango du Karela kiroldegian, eta KARKARAk bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Dagoeneko zozketa eginda, Ane Gurrutxaga eta Mertxe Curiel izan dira zortedunak, eta nahi dutenean pasa daitezke Kultur Etxeko bulegotik sariaren bila.

Emanaldi solidarioa izango da igandekoa, kontzertuarekin eta produktuen salmentarekin lortutako irabaziak Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundearen Aita Mari ontziaren jarduera laguntzera bideratuko baititu musika taldeak. Kontzertua bertatik bertara ikusi nahi dutenek eta sarrerarik ez dutenek, oraindik badute aukera. Gelditzen diren sarrerak igande arratsaldean kiroldegian bertan jarriko dituzte salgai, emanaldia hasi baino ordubete lehenago, 18:00etan alegia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!