Euskara Planaren lanketaren barruan, udalak hirugarren bilera egingo du herriko dendari, tabernari eta ostatu jabeekin

Aitziber Arzallus 2022ko urt. 22a, 11:30

Asteartean izango da bilera, Salatxo aretoan, 14:30ean hasita. Udalak zuzenean gonbidatu ditu herriko dendari, tabernari eta ostatu jabeak, baina, horiez gain, interesa duen edozeinek du parte hartzeko aukera, bilera irekia izango baita.

Datozen hamar urteetarako Orioko Euskara Plana egiteko lanketarekin aurrera jarraitzen dute udalak eta herriko eragileek. Lau lantaldetan banatuta, astez aste eta txandaka ari dira bilerak egiten, eta oraingoan, herriko dendari, tabernari eta ostatu jabeei dagokie udal ordezkariekin biltzea. Astearterako jarri dute hitzordua, 14:30ean, Salatxo aretoan.

Lantalde horrek bi bilera egin ditu dagoeneko —azaroaren 2an eta 30ean— eta hirugarrena eta azkena izango da asteartekoa. Ohi bezala, udalak zuzenean gonbidatu ditu herriko dendari, tabernari eta ostatu jabeak, baina gaiarekin interesa duen edozeinek parte hartu dezake bileran, irekia izango baita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!