'Bederatzikoa' bertso eta musika saioa izango da ostiralean kultur etxean

Karkara 2022ko ots. 7a, 17:00

Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso musikariak pianoa eta ahotsa uztartuko dituen saioa eskainiko dute ostiralean, 19:00etan hasita, kultur etxean. Sarrerak eskuragai daude jada kultur etxean, bost euroan.

Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso musikariak Bederatzikoa emanaldia eskainiko dute otsailaren 11n, ostiralarekin, 19:00etan kultur etxean. Pianoa eta ahotsa uztartuko dituen saiorako sarrerak eskuragai daude jada kultur etxean, bost euroan.

«Beethovenek bederatzi sinfonia osatu zituen. Bederatzikoa bertso neurri bat da. Pernando Amezketarrak, esaterako, erabiltzen zuen, eta Beethovenen garaikidea zen. Azken Euskal Herriko Txapelketa Nagusietan, buruz burukoaren erremate gisara, klimax unean, bederatziko bana bota behar izaten dute bertsolariek… ». Hitz horiekin aurkeztu dute Egañak eta Lizasok Beethovenen 250 urteurrenaren harira sortutako ikuskizuna.

Bertan, Beethovenen obrari eta bizitzari errepasoa emango diote, baita bertsogintzan horren berezia izan den neurrian sortutako bertsoei ere, kutur-molde eta garai askotarikoen interpretazio propioa eginez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!