Ohiko bilkura izango da bihar udaletxean, ostegunarekin

Aitziber Arzallus 2022ko ots. 23a, 09:54

Udalbatzararri 19:30ean emango diote hasiera, udaletxeko areto nagusian. Ohi bezala, KARKARAk zuzenean emango du bilkura webgunean, streaming bidez.

Bihar, otsailak 24, udalbatzarra izango dute udaletxean. Hauek dira udal ordezkariek landuko dituzten gaiak:

1.- 2021eko 4. hiruhileko berankortasun-txostenaren berri ematea.

2.- Abenduaren 30eko 667/2021 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretuak 13/21 zenbakidun kreditu-aldaketa onartzen du, kreditua transferitzeko modalitatean.

3.- Otsailaren 18ko 50/2022 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretuak 3/22 zenbakidun kreditu-aldaketa onartzen du, kreditua txertatzeko modalitatean.

4.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 4/2022 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditua transferitzeko modalitatean.

5.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 5/2022 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarriaren modalitatean.

6.- Onartzea, egoki bada, izaera urbanoko lursailen balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa, Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziara egokituta.

7.- Onartzea, egoki bada, baldintza administratiboen eta baldintza teknikoen agiriak, Orioko udalerrian ibilgailuen aparkamendua arautzeko eta ekipamendua hornitzeko zerbitzua prozedura ireki bidez kontratatzeko.

8.- Onartzea, egoki bada, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Orioko Udalaren arteko hitzarmena, etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko.

9.- Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!