Presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean plazan

Aitziber Arzallus 2022ko ots. 25a, 09:44

Orioko Sarek deitu du mobilizatzera. Azken ostiraleko elkarretaratzea izango da gaur, 20:00etan, plazan.

Otsaileko azken ostirala da gaur, eta hileroko legez, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute plazan. 20:00etarako jarri du hitzordua Orioko Sarek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!