Osakidetzan deitutako grebarekin bat egiten ari dira Orioko anbulatorioan

Onintza Lete Arrieta 2022ko ots. 28a, 11:49
Orioko anbulatorioaren barrualdea, gaur eguerdi aldera (Onintza Lete Arrieta)

SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bi greba egun deitu zituzten, bat ostiralerako eta bestea gaurko. Ostiralean anbulatorioan denek egin zuten bat grebarekin eta gutxieneko zerbitzuak eskaini zituzten, eta gaur, berriz, erizain zerbitzua bakarrik dago martxan.

Otsail amaierarako bi eguneko grebara deitu zuten osasungintzako sindikatu nagusiek, hau da, SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, eta Orion eragin nabarmena izan dute bi deialdiek.

Joan den ostiralean izan zen aurreneko greba eguna, otsailaren 25ean, eta orduan denek egin zuten bat grebarekin anbulatorioan. Hala, gutxieneko zerbitzuak eskaini zituzten. Gaur, berriz, erizain zerbitzua bakarrik dago martxan.

Osakidetzarako inbertsio handiagoa eta baliabide eta langile gehiago eskatu dituzte sindikatuek, eta asteburuan manifestazioak ere egin dituzte Bilbon, Gasteizen eta Donostian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!