Eguraldi petralari aurre eginez Korrikarako beroketa lanak egin dituzte oriotarrek

Onintza Lete Arrieta 2022ko mar. 5a, 09:41

AEK-k ostiral arratsalderako zeukan hitzordua jarrita herritarrekin plazan festa giroan tarte bat elkarrekin egoteko, eta dozenaka lagun bertaratu zen.

Txurrumuskiko begiraleen laguntzarekin, herriko ume eta gaztetxoek parte hartu zuten aurreneko ekintzetan, plazan, aterpean; besteak beste, Korrikako pankarta bat alaitu zuten beren marrazki, kolore eta izenekin.

Triki-poteoa ere egin zuten arratsaldeak aurrera egin ahala, iluntzen hasi ondoren.

Tartean, Korrikako materiala erosteko aukera izan zuten herritarrek. Elastikoak, jertseak, pin-ak nahiz txapelak... Askotariko materiala prestatu dute aurtengo egitasmorako, eta Internetez ere bada erosteko aukera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!