2022ko martxoaren 8a

Xaltxerek egun guztiko egitaraua prestatu dute biharko

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 12a, 10:00
Martxoaren 8an egin zuten manifestazioa. (IƱigo Gaiton)

Zapaltzen gaituen sistemari sua lelopean, zunba saioa, poteo feminista eta bazkaria egingo dituzte, besteak beste.

Martxoaren 8a igaro zen arren, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako ekintzekin jarraitzen dute Xaltxerek, eta biharkoa egun bete-betea aurreikusten dute. 10:30ean ekingo diote egitarauari, Leire Zinkunegiren eskutik plazan egingo duten zunba saioarekin. 12:30ean leku berean elkartuko dira berriz, Xixiliren doinupean poteo feminista egiteko. Eta jarraian, 14:30ean, emakumeen* bazkaria egingo dute Etxeluze gaztetxean.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bazkari autogestionatua izango da; alegia, janaria norberak eraman beharko duela. Hori bai, platerak eta kubiertoak erabilgarri egongo dira gaztetxean, eta edaria hango barratik hartzeko aukera ere egongo da. 

Bazkalostean, mikroa zabalduko dute, nahi duenarentzat.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!