Polena? Hondarra?... Ez, Saharako hautsa

Karkara 2022ko mar. 15a, 11:12

Azken egunotako hego haizeak Saharako hautsa ekarri du Euskal Herrira. Orion ere, beste herri askotan bezala, gorri koloreko hauts geruza batez estalita esnatu dira kaleak, plazak, edota autoak. Kalimak ez du eraginik osasunean, baina, adituen arabera, asma dutenek nabaritu egingo dute.

Goizean gorri-marroi koloreko hauts geruza batez estalita esnatu dira herriko bazter asko, eta kalean batek baino gehiagok aipatu du zer ote zen. Saharako hautsa zela zioten batzuek; polena zela, beste batzuek. Hondartzako hondarra izango zela zioenik ere bazen.

Baina kalima da, antza: Saharako hautsa. Hego haizeak penintsulan zehar barreiatu du, Kantauri kostalderaino.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!