Bertso jaialdia izango da Karelan, Korrika kulturalaren barruan

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 17a, 09:00

Martxoaren 27an, igandez, izango da jaialdia, Karelan kiroldegian, 18:00etan. Sarrera doakoa izango da, baina beharrezkoa izango da aurrez gonbidapena eskuratzea, honako lotura honetan.

Hilaren 27an bertso jaialdia izango da Karela kiroldegian. Puntako bost bertsolari ariko dira kantuan, Unai Manterola gai-jartzailearen esanetara: Karelan askotan aritutakoak diren Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolari txapeldunak, batetik; eta Orioko bertso jaialdi nagusian lehen aldiz abestuko duten Joanes Illarregi leitzarra eta Oihana Arana eskoriatzarra, bestetik. 18:00etan hasiko da jaialdia eta sarrera doakoa izango da, baina beharrezkoa izango da aurrez gonbidapenak eskuratzea kultur etxean edo lotura honetan. Printzipioz, 300 lagunentzat egokituko da Karela kiroldegia eta, beraz, ez itxaron azken unera arte gonbita hartzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!