Larunbatean hasita, Danbolin musika eskolako ikasleek hainbat emanaldi eskainiko dituzte martxoa bukatu bitartean

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 17a, 10:29

Larunbatean hasiko dute programazioa Karela kiroldegian egingo duten dantza emanaldiarekin. 17:00etako txandan, Musika eta mugimendua eskolak jasotzen dituzten 4 eta 6 urte arteko haurren txanda, eta 18:00etan, 7 eta 13 urte arteko dantzariek hartuko diete erreleboa. Sarrerei dagokienez, ikasle bakoitzak hiru jasoko ditu senide eta lagunen artean banatzeko. Horiek izango dute sartzeko lehentasuna, baina eserlekuak libre geratuko direnez, gainontzeko herritarrek ere sartzeko aukera izango dute, leku guztiak bete arte.

Martxoa bukatu bitartean, Danbolin musika eskolako ikasleek dozenatik gora emanaldi egingo dituzte bigarren hiruhilekoari amaiera emateko. Larunbatean hasiko dute programazioa Karela kiroldegian egingo duten dantza emanaldiarekin. 17:00etako txandan, Musika eta mugimendua eskolak jasotzen dituzten 4 eta 6 urte arteko haurren txanda izango da. 72 ikasle izango dira guztira, eta Korrika gaia oinarri hartuta, dantza ikuskizuna egingo dute. Horiek amaitutakoan, 18:00etan, 7 eta 13 urte arteko dantzariek hartuko diete erreleboa. 93 ikasle izango dira, eta euskal dantza eta koreografia ezberdinak egingo dituzte. Gainera, Danbolin Musika Eskolako ikasleek zuzeneko musika eskainiko dute.

Sarrerei dagokienez, ikasle bakoitzak hiru gonbidapen jasoko ditu senide eta lagunen artean banatzeko. Horiek izango dute sartzeko lehentasuna, baina eserlekuak libre geratuko direnez, gonbidapenik ez duten herritarrek ere sartzeko aukera izango dute gero, leku guztiak bete arte.

Musikako ikasle txikien emanaldiak

4, 5 eta 6 urteko gaztetxoek Musika eta mugimendua eskoletan landutako doinuak entzunaraziko dituzte martxoaren 22tik 28ra. Saio guztiak kultur etxean izango dira, adinaren arabera banatuta, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Ondorengoa izango da programa:

  • Martxoak 22: 6 urtekoak, 17:00etan.
  • Martxoak 23: 5 urtekoak 17:00etan eta 4 urtekoak 18:00etan.
  • Martxoak 24: 6 urtekoak 17:00etan.
  • Martxoak 28: 5 urtekoak 17:00etan eta 4 urtekoak 18:00etan.

Instrumentuen entzunaldiak

7 urtetik aurrerako ikasleek, instrumentuen arabera banatutako emanaldiak eskainiko dituzte hilaren 23tik aurrera. Saio gehienak kultur etxean izango dira, martxoaren 31ko tronpetako entzunaldia izan ezik; Salatxo aretoan egingo dute hori. Eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Ondorengoa izango da programa:

  • Martxoak 23: Txistuko entzunaldia 19:00etan.
  • Martxoak 24: Gitarrako entzunaldia 18:00etan eta biolineko entzunaldia 19:30ean.
  • Martxoak 25: Pianoko entzunaldiak 17:00etan eta 18:00etan, eta piano eta kantuko entzunaldia 19:00etan.
  • Martxoak 28: Perkusio eta biolontxeloko entzunaldia 19:30ean.
  • Martxoak 31: Flauta eta esku-soinuko entzunaldia 17:00etan, klarineteko entzunaldia 18:00etan, saxofoiko entzunaldia 19:00etan eta tronpetako entzunaldia 19:30ean —azken hori Salatxo aretoan—.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!