Euskaraldiko batzordea berraktibatzeko bilera egingo da ostegunean

IƱigo Gaiton 2022ko mar. 22a, 09:56

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da Euskaraldiaren hirugarren edizioa, eta egitasmoari martxa ematen hasteko, bilera ireki batera deitu dituzte herriko norbanakoak eta eragileak. Orion Euskaraldia dinamizatuko duen talde eragilea aktibatzeko xedearekin egingo da bilera Salatxo aretoan, ostegun honetan, 18:30ean hasita. Bideo honetan ikus daiteke aurtengo edizioaren spota.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!