Ohiko bilkura egingo dute bihar udaletxean

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 30a, 09:36

Udalbatzararri 19:30ean emango diote hasiera, udaletxeko areto nagusian. Ohi bezala, KARKARAk zuzenean emango du bilkura webgunean, streaming bidez.

Bihar, martxoak 31, udalbatzarra egingo dute udaletxean. Hauek dira udal ordezkariek landuko dituzten gaiak:

  1. Onartzea, egoki bada, aldi baterako lan poltsak kudeatzeko araudiaren aldaketa.
  2. Erabakitzea, egoki bada, Orioko udal kanpinean aisialdiko igerilekua eta ur parkea eraikitzeko obren kontratazioa prozedura ireki sinplifikatu bidez.
  3. Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Orioko aparkalekuak erregulatzeko udal ordenantzari.
  4. Onartzea, egoki bada, Orioko euskara-plana 2022-2032 aldirako.
  5. Otsailaren 25eko 83/2022 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretuak erabakiak hartzen ditu udal-funtzionario baten diziplina-espedienteari buruz.
  6. Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!