Zozkatu dituzte 22. Korrikaren Orioko kilometroak

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 31a, 17:21

Apirilaren 8an, ostiralez, 05:00ak aldera iritsiko da 22. Korrika Oriora. Zarauztik bueltan iritsiko da herrira; hain zuzen ere, oriotarrek Xuai gainean hartuko diete lekukoa zarauztarrei. Handik Aginagako Mapileraino, Korrikak 10 kilometro egingo ditu Orion. Dagoeneko jakinarazi dute eragile bakoitzak non eramango duen lekukoa.

Korrikaren 22. edizioa bihar jarriko da martxan eta, hamar egunez, Euskal Herri osoa korrituko du. Amurrion abiatu eta Donostian bukatuko da, apirilaren 10ean, eta Oriora apirilaren 8ko goizeko 05:00ak inguruan iritsiko da; oriotarrek Xuai gainean hartuko diete lekukoa zarauztarrei. 

Korrikak 10 kilometro egingo ditu Orion, Xuai gainetik Aginagako Mapileraino. Herriko talde eta elkarte hauek eramango dute lekukoa Orioko ibilbidean:

  • 1.966. kilometroa (05:00), Xuai gainean: Orain plataforma.
  • 1.967. kilometroa, Xuaiko harrobi zaharraren parean: Zaragueta eskola.
  • 1.968. kilometroa, Mutiozabal inguruan: Etxeluze gaztetxea + Xaltxerak taldea.
  • 1.969. kilometroa (05:20), Herriko Plaza inguruan: Batzokia + AEK.
  • 1.970. kilometroa, Herriko Plaza inguruan: Txurrumuski aisialdi-taldea.
  • 1.971. kilometroa, Arozena zeramika-fabrikan: Herrio natur taldea + Karkara kultur elkartea.
  • 1.972. kilometroa, Anibarko Portuaren amaieran: Ikastolako gurasoak.
  • 1.973. kilometroa, Ortzaika amaieran: Ikastolako langileak.
  • 1.974. kilometroa, Botalekun: EH Bildu + presoen lagunak.
  • 1.975. kilometroa, Intxaurretan: Talai Mendi + Harribil.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!