Herri bazkaria eta bost kontzertu izango dira gaztetxean hilaren 30ean

Iñigo Gaiton 2022ko api. 22a, 09:18

"Erraustegia sortzen ari den kutsaduraren ikerketa herrikoia babesteko helburuarekin" antolatu du ekimena Irriparra Berreskuratu! taldeak.  

Apirilaren 30ean, larunbatarekin, herri bazkaria eta kontzertuak izango dira Etxeluze Gaztetxean. Irriparra Berreskuratu! taldeak antolatu du programa, helburu batekin: dirua bildu nahi dute erraustegiaren kutsadura aztertzeko egingo den ikerketa herrikoia bultzatzeko.

Herri bazkaria 14:30ean izango da, eta sarrerak dagoeneko salgai daude Kolon Txikin hamabost eurotan. 12 urtetik beherako haurrentzat, berriz, bazkariak bost euro balioko du. Hau da menua: patata minak saltsarekin, babarrunak azarekin, bizkotxoa, kafea eta kopa. Bazkalostean, kanturako aukera izango dute mahaiaren bueltan biltzen direnek. Antolatzaileek azaldu dutenez, haurren txokoa ere egokituko dute, umeek egunaz gozatzeko izan dezaten.

Iluntzean, 20:00etatik aurrera, bost musika talde igoko dira oholtzara: Marmol, Fly Shit, Mate, Nastelen eta Cromo.

Kontzertuetarako ere sarrera ordaindu beharko da, eta txartelek zortzi euroko prezioa izango dute.

Antolatzaileek aukera eman dute egun osorako txartela erosteko, 20 euro ordainduta.

Erraustegia sortzen ari den kutsaduraren ikerketa herrikoia babesteko herri bazkaritarako txartelak jasotzeko azken eguna datorren asteazkena izango da eta kolon txikin duzue txartelak eskuratzeko aukera. Bestalde Nastelen (Alkiza), Fly Shit (Bergara), Mate (Zarautz), Marmol (Bilbo) eta Cromo (Murtzia) taldeek eskeiniko dute kontzertua. Azkenean ez da txalapartaririk izango.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!