Cannes-ko Kritikaren Asterako hautatu duten 'Cuerdas' filmean parte hartu du Maialen Sarasuak

IƱigo Gaiton 2022ko api. 27a, 16:30

Maiatzaren 18tik 26ra bitartean egingo da Kritikaren Astea Cannes-en, eta Esti Urresola zuzendariaren Cuerdas laburmetraia hautatuen zerrendan sartu dute. Maialen Sarasuak filmaren sortze prozesuan parte hartu du, eta beste zenbaitetan bezala, edizio lanetan aritu da oraingo honetan ere. Bideo honetan ikus daiteke filmaren trailerra.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!