'Azken Balea' haurrentzako antzerkia egingo dute maiatzaren 12an

IƱigo Gaiton 2022ko api. 30a, 09:00

17:30ean izango da antzerkia kultur etxeko areto nagusian,  eta sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke Internet bidez. Haur eta familiei zuzendua dago emanaldia.

Maiatzaren 12an, asteartearekin, Tomaxen Abenturak clown-konpainiak Azken Balea antzezlana aurkeztuko du Balearen Eguneko programazioaren barruan. Kultur etxean izango da emanaldia, eta sarrerak 2 euroan erosi daitezke online. Kultur Etxean, berriz, astelehenean jarriko dituzte salgai.

Joserra Fachado eta Oihana Maritorena aktoreek gorpuztutako clown pareak umoreak, magiak, kantek eta jolasek zipriztindutako lana eskaintzen dute. Fachadoren gidoia eta Idoia Larrañagaren eszenografia ditu obrak.

Hau da lanaren sinposia: "Muxi eta Tomax hondartzara joan dira. Tomax jolasten ari den bitartean, Muxik egunkaria irakurtzen du, eta horrela jakiten du euskal balea bakar bat geratzen dela munduan. Kostata, baina Tomax konbentzitzen du aitonaren baporea hartu eta Kanadara joateko, balea horri laguntzera".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!