Gaur izango da Arraun Elkarteko kamisetak erreserbatzeko azken eguna

Mireia Galarza Bastida 2022ko mai. 1a, 10:34

665 724 610 telefonora Whatsapp bidezko mezu bat bidali beharko dute bazkideek horretarako, eta neurria eta izen-abizenak zehaztu.

Orio Arraunketa Elkarteko bazkideak neurriko kamisetarik gabe gera ez daitezen, gaur izango da erreserbak egiteko azken eguna. 

665 724 610 telefonora Whatsapp bidezko mezu bat bidali beharko dute horretarako, eta neurria eta izen-abizenak zehaztu. Haurrentzako 4, 8, 12 eta 16 neurriak daude eskuragarri; helduentzat, aldiz, S, M, L, XL, 2XL eta 3XL. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!