Sare Eguna egingo dute Orion larunbat honetan

Ihintza Elustondo 2022ko mai. 5a, 11:38
2021ean Kukuarrira egindako igoera.

Goizean mendi martxarekin hasita, hainbat ekimen antolatu dituzte egun osorako; besteak beste, ekitaldia eta bazkaria eguerdian.

Euskal presoen egoera herriratzeko asmoz, Sare Eguna antolatu dute Orion larunbat honetarako, eta Etxerako bidea saretzen lelopean egingo dituzte ekintzak. 11:30ean, mendi martxa izango da autopistaren azpitik abiatuta. Ondoren, 13:30ean ekitaldia izango da plazan, eta 14:00etan bazkaria ikastolako pergolan.

Bazkaltzera joan nahi dutenek, antolakuntzarekin jarri behar dute harremanetan, 606066405 zenbakira deituta. Arratsaldean, 17:30ean hasita, Distopia elektrotxarangaren emanaldia izango da, eta horrekin batera, jokoak nahiz haurrentzako txokoa prestatuko dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!