Etxahun Sukiak eta Ganix Minerrek Gipuzkoako Mendebaldeko 2. Mailako Txapelketa irabazi dute

Iñigo Gaiton 2022ko mai. 8a, 14:38

Atzo jokatu zuen finala Orioko Pilota Elkarteko infantil mailako bikoteak, eta 18-6 irabazi zieten Lazkaoko pilotariei.

Orioko Pilota Elkartea lan handia ari da egiten azken urteotan, eta ari dira ahalegin horren fruituak jasotzen. Atzo, elkarteko pilotariak diren Ganix Miner eta Etxahun Sukiak Gipuzkoako Mendebaldeko 2.mailako finala jokatu zuten Arrasaten, eta partida bikaina egin ostean, garaipenarekin itzuli ziren etxera. Bi pilotari gazteek 18-6 irabazi zuten partida, Lazkaoko  Altuna-Esnaola bikotearen kontra.

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!