Bide heziketa ikastaroak jasotzen ari dira Zaraguetako eta ikastolako ikasleak

Aitziber Arzallus 2022ko mai. 9a, 09:00
(Argazkia: Orioko Udala)

Hilabete guztian egingo dituzte saioak, Aloña Zubeldia udaltzainak gidatuko ditu eta LH3tik LH6ra bitarteko 300 bat ikaslek hartuko dute parte. LH3 eta LH4ko haurrek kalean oinez ibiltzeko aholkuak jasoko dituzte; eta LH5 eta LH6koek, berriz, bizikletan ibiltzeko aholkuak. Herriko kaleetan izandako aldaketen berri ere emango diete, trafikoari eta oinezkoei lotutako arauak ezagutu ditzaten. 

Maiatzaren 2tik 31ra bide heziketa ikastaroak jasoko dituzte Zaragueta eskolako eta ikastolako LH3tik LH6ra bitarteko ikasleek, Aloña Zubeldia udaltzainak gidatuta. Ikastaro laburra, gelaz gela emango du ikastaroa Zubeldiak; gela bakoitzak ordubeteko hiru saio egingo ditu: bi, gelaren barruan, teoriko-praktikoak; eta bestea, kalean, ikasitakoa praktikan jartzeko.

Guztira, Zaragueta eskolako eta ikastolako 300 bat haurrek hartuko dute parte. LH3 eta LH4ko haurrek kalean oinez ibiltzeko aholkuak jasoko dituzte; eta LH5 eta LH6koek, berriz, bizikletan ibiltzeko aholkuak. Gainera, herriko kaleetan izandako aldaketen berri emango diete, trafikoari eta oinezkoei lotutako arauak ezagutu ditzaten.

Proiektu honen bidez, udalak ezagutza eta kontzientzia sortu nahi du haurrengan, trafikoarekin zerikusia duten istripuak prebenitzeko eta mugikortasun segurua bultzatzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!