Balearen Egunerako girotze lanak hasi dituzte herritarrek

Aitziber Arzallus 2022ko mai. 9a, 17:45

Balearen Egunerako bost egunen faltan, dagoeneko herritar askok eta askok apaindu dituzte beren etxeetako balkoiak eta leihoak, eta zenbait dendarik ere dotore atondu dituzte erakusleihoak.

Oriotarrak gogotsu daude larunbateko Balearen Egunerako, eta herrian buelta bat ematea nahikoa da horretaz ohartzeko. Balkoiak, leihoak, hormak, erakusleihoak eta abarrak egun handirako janzten hasiak dira dagoeneko, nola jantzi gainera. Arrantzarako erremintak, sareak, arraun palak, aingurak, arrantzalez jantzitako panpinak, balearen irudiak, argazki zaharrak, kartoia eta margoak... Irudimen pixka batekin, edozer bihur liteke apaingarri.

Eskoletan, berriz, urteurrena baliatzen ari dira 1901eko gertaera eta haren garrantzia ikasleei azaltzeko, herriaren historiaren pasarte esanguratsuetako bat delako.

Argazkiak: Aitziber Arzallus

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!