Oriaren jaitsierarekin, bukatutzat eman dute Behoria Garbia egitasmoa

Aitziber Arzallus 2022ko mai. 10a, 13:27

Gaztetxoen artean ingurumenarekiko sentsibilizazioa sustatzea helburu duen Behoria Garbia egitasmoaren lehen edizioari gaur eman diote amaiera. 300dik gora ikaslek parte hartu dute proiektuan, eta azken jarduera gisa, kayaketan Oriaren jaitsiera egin dute, bidean topatutako zaborra jasoz. 

Martxoan eman zioten hasiera gaztetxoen artean ingurumenarekiko sentsibilizazioa bultzatzea helburu duen Behoria Garbia egitasmoari. Orioko, Durangoko eta Donostiako ikastetxe banatako ikasleek parte hartu dute, denera 300 gaztetxok baino gehiagok, eta birziklapenari lotutako hiru erronka gauzatu ostean, Oriaren jaitsiera eginda bukatu dute egitasmoa. Batzuek atzo egin zuten eta besteek gaur, eta kayaketan errioan behera zetozen bitartean bidean topatutako zaborra jaso dute, kiloka zabor, antolatzaileen esanetan.

Begi Bistan enpresaren ekimenez sortutako proiektua da Behoria Garbia, eta UKUEren eta Rural Kutxaren babesa eta Orioko eta Usurbilgo udalen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!