Estibaliz Diaz ikertzaileak aingiraren misterioez jardungo du gaur arratsaldean Arraunetxen

Aitziber Arzallus 2022ko mai. 11a, 09:00

Biologian doktore eta ikertzaileak Sargazoetatik Orioraino: aingiraren bidaia miresgarria hitzaldia emango du Arraunetxen, 19:00etan hasita. Aingiraren inguruko misterioez jardungo du, espezie horren bizimoduaren inguruan oraindik ere badirelako ezagutzen ez diren gauzak. Horrez gain, aingira europarraren egoera delikatua eta hura berreskuratzeko egiten ari diren lanak ere hizpide izango ditu Diazek.

Gaur arratsaldean izango da Errioa, gure nortasuna hitzaldi zikloaren baitako laugarren saioa Arraunetxen, 19:ooetan hasita. Estibaliz Diaz Biologian doktore eta ikertzaileak Sargazoetatik Orioraino: aingiraren bidaia miresgarria hitzaldia emango du, eta izenburuak ondo dioen moduan, aingiraren inguruko misterioez jardungo du. 

"Zer dute komunean Aristotelesek, Freudek eta Kalsbergek? Ibaietako suge itxurako arrain bereziaren, aingiraren, jatorria ezagutu nahi zutela", dio Diazek. Gaur egungo zientzialariek haiek baino zerbait gehiago badakite espezie horren inguruan, baina, hala ere, badaude misterioak argitzeke. Izan ere, Sargazoen Itsasoan jaiotzen direla ondorioztatu ahal izan dute, baina ez dute haien ugalketa dokumentatzerik lortu, eta inork ez du aurkitu aingira europarraren arrautzarik.

AZTIko ikertzaileak misterio horietan jarriko du arreta, eta aingira europarraren egoera delikatua eta hura berreskuratzeko egiten ari diren lanak zeintzuk diren azalduko du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!