Balearen Egunean herriguneko trafikoa moztuta egongo da

Aitziber Arzallus 2022ko mai. 12a, 10:50

Larunbatean, Balearen Eguneko ospakizunak direla eta, herriguneko trafikoa moztuta egongo dela jakinarazi du udalak. Larunbateko 08:00etatik igandeko 08:00ak bitartean, herriko sarrera-irteerak Txanka-Hondartzatik bideratuko ditu Udaltzaingoak. Ibai Ondoko garajeetako erabiltzaileek Dikeko sarrera erabili beharko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!