Herriko festetan barrakak, salmenta postuak eta janari postuak jartzeko baldintzak arautu ditu udalak

Aitziber Arzallus 2022ko mai. 13a, 17:24

Besteak beste, garbitasunari, hizkuntzaren erabilerari eta ordutegiari dagokienean zer arau arau bete beharko dituzten zehaztu du udalak. Herriko festetan barraka edo posturen bat jarri nahi duenak idatziz eta epearen barruan eskatu beharko dio udalari.

Aurten San Pedro eta San Nikolas jaietan barrakak, salmenta postuak eta janari postuak jartzeko bete beharreko baldintzak arautu ditu udalak: guneak, kopuruak, eskaerak egiteko epeak... Baldintza agiriak hemen kontsulta daitezke. Horietan zehazten da, besteak beste, nolako arauak bete behar dituzten barraka eta postu horiek garbitasunari buruz, hizkuntzaren erabilerari buruz edota ordutegiari buruz.

Eskaerak, idatziz

Herriko festetan barraka edo posturen bat jarri nahi duenak idatziz eskatu beharko dio udalari, eredu normalizatu baten arabera. Eskaerak aurkezteko epeak hauek izango dira:

  • San Pedro jaietarako: ekainaren 3ko 14:30ak baino lehen.
  • San Nikolas jaietarako: azaroaren 4ko 14:30ak baino lehen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!