Joseba Altuna txapeldun, Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko mai. 15a, 17:43

Joseba Altunak eta Eneko Sagarmendik osatutako bikoteak 25 eta 16 irabazi die Haritz Lertxundik eta Iraitz Huegunek osatutakoari.

Atzo goizean jokatu zituzten Zumaiako Aitzuri pilotalekuan pilota egokituko Gipuzkoako 12. txapelketako finalak. Hiru partida jokatu zituzten guztira: adimen desgaitasuna duten jokalarien bi, eta gurpildun aulkian aritzen direnen bat.

Xabier Villar eta Lander Ortega izan ziren txapeldun lehen partidan, Lorea Iribar eta Ibai Gomezi 25-7 irabazita. Gurpildun aulkian aritzen direnen txanda izan zen ondoren, eta Manu Quesadak eta Beñat Lizasok irabazi zuten partida hori, German Elkorori eta Asier Navaridasi 25-17ko markagailuarekin gailenduta. Azken partida, berriz, Joseba Altunak eta Eneko Sagarmendik irabazi zien, 25-16ko emaitzarekin, Haritz Lertxundik eta Iraitz Huegunek osatutako bikoteari.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!