Aiako bost marka saiakerak, eginda

Udane Ostolaza, Aroa Sanchez, Naiara Zumeta, Imanol Royo Lartain eta Jokin Eizmendik marka pertsonalak jartzea lortu zuten atzo, Aiako probalekuan egindako saiakeretan.

Erronka handia zuten atzo Joseba Ostolaza Harri Eskolako harri-jasotzaileek. Igandearekin, Aiako probalekuan bildu ziren eguerdian, bost marka saiakera egiteko. Naiara Zumetak 100 kiloko errektangularra jasotzea zuen helburu; Aroa Sanchezek eta Udane Ostolazak hiru zifrako harriari heldu eta 106 kilo jasotzea; Imanol Royo Lartain-ek 185 kilo harria altxatzea; Jokin Eizmendik, Aritza harriak jasotzeko erronka zuen hamar minutuko txanda bakarrean.

Harri eskolak azaldu duenez, goizetik antzeman zuten "egun berezia" zela atzokoa, eta harri-jasotzaileen "urduritasuna" nabarmena izan zen lehen ordutik, aurretik zituzten "lan handiengatik". 12:00etan eman zioten hasiera kirol probari, eta ahalegin handia egin ondoren, denek lortu zuten helburu jarritako markak egitea. Hala, saria izan du "azken hilabeteotan egindako lanak".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!