Gipuzkoako Trainerilla Liga irabazi du Oriok

Iñigo Gaiton 2022ko mai. 16a, 14:00
Orioko estropalariak banderarekin larunbatean (Joxemari Olasagasti)

Larunbatean bukatu zen liga Pasaian, eta Oriok estropadan hirugarren egin arren, sailkapen nagusiko lehen postuan itxi zuen lehiaketa.

Senior mailako Gipuzkoako Trainerilla Liga irabazi du Oriok. Udaberrian zehar jokatu dituzte ligako bost jardunaldiak, eta Oriok 43 punturekin lortu du sailkapen orokorreko lehen postua. Pasaian egin zuten azken jardunaldia larunbatean, eta hirugarren izan zen Orio. Ligari dagokionez, bigarren Getaria sailkatu da 38 punturekin, eta hirugarren Hondarribia 36 punturekin.

Ligako bandera etxera ekarrita ere, igandean berriro egin behar izan zuten arraunean estropalariek, larunbateko beste hiru sailkatu onenekin batera. Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa izan zuten jokoan jardunaldi bakarreko lehiaketan, eta Hondarribia izan zen azkarrena. Bigarren postua Donostiarra sailkatu zen, eta hirugarrenean Orio, Getariaren aurretik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!