'Nolako herria da Orio LGTBI+ pertsonentzat?' tailerra egingo dute maiatzaren 26an Salatxo aretoan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko mai. 19a, 08:43

Kattalin Miner eta Iñigo Etxezarretak gidatuko dute Emakumeon Ahalduntze Eskolak antolatutako saioa.

'Nolako herria da Orio LGTBI+ pertsonentzat?' tailerra egingo dute maiatzaren 26an, datorren ostegunean, 18:00etatik aurrera, Salatxo aretoan. Emakumeon Ahalduntze Eskolak antolatu du saioa, eta herritar guztientzat irekia izango dela jakinarazi dute; sarrera doakoa izango da.

Ahalduntze eskolako arduradunek sare sozialetan azaldu dutenez, "herri bakoitzak bere idiosinkrasia, funtzionamendua, historia soziala eta dinamikak ditu. Horiek guztiek herriko giro, bizipen eta bizigarritasunean eragina dute eta baita LGTBI+ pertsonen egunerokoan ere". Orioko errealitatea ezagutzeko gai horren inguruan hausnartuko dute Kattalin Miner eta Iñigo Etxezarretak gidatutako saioan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!