Saregileei erretiroa hartzeko adina lau urte aurreratzeko aukera emango die arrantza lege berriak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko mai. 20a, 11:30
Saregileak moila gainean lanean.

Urte luzez saregileen, neskatilen eta paketatzaileen kolektiboren eskaria izan da beren lanbideen gogortasuna aitortzea eta erretiro adina aurreratzea.

Itsasontzi batean egin ez arren, itsasoari lotutako lanbideen gogortasuna aitortu du Espainiako Arrantza Jasangarriaren eta Arrantza Ikerketaren Lege berriak eta saregileen, neskatilen eta paketatzaileen kolektiboren eskariak aintzat hartu dituzte azken moldaketan. Hala, bertan jaso dute saregileen, neskatilen eta paketatzaileen erretiroa lau urtez aurreratzea, pentsioa jasotzeko gutxieneko adinaren koefizienteak gutxienez 0,15 murriztuko baitituzte aurrerantzean.

Arrantza Jasangarriaren eta Arrantza Ikerketaren Lege berriak aurrera ateratzeko nahiko sostengu jaso du aste honetan Espainiako Ministroen Kontseiluan, eta lorpen garrantzitsua dela uste dute saregileek.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!