XI. Kros Txikiak trafiko-mozketak eragingo ditu bihar goizean

Iñigo Gaiton 2022ko mai. 20a, 16:30

10:30etik 12:30era izango dira aldaketak zirkulazioan, hondartza aldeko kaleetan.

Bihar, larunbata, Zaragueta Herri Eskolak antolatutako XI. Kros Txikia egingo dute goizean. Hori dela eta, ibilgailuen zirkulazioan aldaketak eta trafiko-mozketa puntualak egingo dituzte Hondartza bidean. Horrez gain, gaurtik aurrera, Abaromendi kaleko eta Hondartza bideko hainbat aparkaleku libre utzi beharko dira.

Bestalde,  bihar bertan, Espainiako Sendagileen Federazioak antolatutako txirrindulari-proba egingo dute goizean. Ondorioz, N-634 errepidea hainbat alditan moztuko dute 8:45-10:30 artean, eta Benta bideko bizilagunek errepidea itxita izango dute 10:00etatik 10:45era, helmuga bertan jarriko dutelako.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!