Kirolarekin gozatuz hasi dute eguna XI. Kros Txikiko parte hartzaileek

Onintza Lete Arrieta 2022ko mai. 21a, 13:05

Zaragueta Herri Eskolak antolatuta, 400 haur eta gaztetxok parte hartu dute gaur 10:30etik aurrera Kros Txikian. Festa giroa izan da nagusi eguerdira arte ikastetxearen inguruetan, eta parte hartzaileek gozatua hartu dute korrika saioarekin.

Eskolako patioan txosna ere jarri dute ikasle helduenek, ikas bidaiarako sos batzuk ateratzeko pintxoak eta edariak salduz. Asko saldu dutela adierazi dute, pozik. Antolatzaileak ere gustura, eguraldi politarekin eta dena ondo atera delako.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!