Eskola-umeen 2022ko literatur lehiaketak baditu saridunak

Onintza Lete Arrieta 2022ko mai. 21a, 20:21

Goraino bete da gaur eguerdian Kultur Etxeko aretoa, eta bertso eta olerki batzuk abestu eta errezitatu dituzte ekitaldian bertan. Gaztetxoak idazten eta marrazten jarraitzera animatu ditu saioaren amaieran Jabi Zabaleta Euskara teknikariak.

Orioko Udalak antolatzen duen eskola-umeen 35. literatur eta marrazki lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin du gaur eguerdian Kultur Etxeko areto nagusian Euskara batzordeak, eta sariren bat irabazi duten ia haur eta gaztetxo guztiak bertan izan dira banan-banan saria jasotzen txalo artean.

Jabi Zabaleta Euskara teknikariak egin ditu aurkezle lanak, eta ausartu da saritutako bertso bat edo beste abestera ere. Irabazlee bakar batzuek ere abestu nahiz errezitatu dute beren lana, eta baita guraso bertsolariren batek ere semearenak.

Sariak Anuska Esnal alkateak eta Euskara batzordeko kideek banatu dituzte; liburu eta oroitagiri bana eman diete, aurtengo lan sarituak jasotzen dituen liburuaren ale banarekin batera. Aurtengo liburuaren hitzaurrea Libe Larrartek egin du eta azala, berriz, Alaine San Sebastian Vitoriak.

LH3

OLERKIAK

Urtaroak. Leize Saizar Berasaluze

Liburua irakurri eta gero… Rehan Muhammad

IPUINAK

Aitona Kepa. Amets Loidi Etxabe

Xingola. Arhane Fuentes Mugika

MARRAZKIAK

Maddi Iribar Fernandez

Arlane Gonzalez Allende

Karen Aranzasti Iturbe

Alain Peña Fernandez



LH4

OLERKIAK

Mundua. Aiora Amonarriz Huegun

Argia. Aiora Palau

IPUINAK

Klima zaintzeko moduak. Aimar Lertxundi

Magia eskolan. Maren Larrarte Juan

MARRAZKIAK

Lur Larrarte

Mai Zugasti

Sofiia Generalova

Lur Guenetxea



LH5

IPUINAK

Natura. Eñaut Beaumont Balerdi

Robot City. Irati Sarasketa Ajvari

MARRAZKIAK

Hassan Ali Shaheen

Iare Garagarza Ormaetxea

Hegoa Antero Grefa

Ekai Makazaga Eizagirre



LH6

OLERKIAK

Amodioa. Shua Aranzasti Iturbe

Koloreak. Iraia Peña Fernandez

IPUINAK

Amerikar bat Euskal Herrian. Adur Garmendia Leunda

Kristalezko hiria. Iraia Peña Fernandez

MARRAZKIAK

Unai Goikoetxea Gaztelumendi

Ares Aguero Iglesias

Mikel Barranco Albeniz

Alex Barranco Albeniz

Alaine San Sebastian Vitoria (azaleko marrazkia)



DBH1

OLERKIAK

Arrauna. Inhar Gastiain

Koronabirusa. Etxahun Sukia

IPUINAK

Injustizia. Martxel Uribarri

Fin. Kattalin Agote Vitoria

MARRAZKIAK

Saioa Etxeberria Alberdi

Kattalin Agote Vitoria

Naroa Allo Campos

Naima Lopetegi Khalfan



DBH2

OLERKIAK

Katarroa. Usua Azkue

Itsasoa. Hodei Gastiain Gurrutxaga

IPUINAK

Liliana James & August II.aren urrezko erloju galdua. Maddi Etxeberria

Zeruko txoriak. Irati Olaizola

MARRAZKIAK

Jinhan Chen

Ander Uranga

Hodei Gastiain Gurrutxaga

Araitz Aizpitarte Iriondo



DBH3

OLERKIAK

Geurea bizia. Edith Goenaga

Denbora. Amaiur Sukia

IPUINAK

Aggie Kristie eta ezinezko kasua. Uxue Etxeberria

Miren. Klara Puertas Rementeria

MARRAZKIAK

Itxaso Lopetegi

Ane Puertas Rementeria

Klara Puertas Rementeria

Laia Bergara Pamies



DBH4

OLERKIAK

Hezkuntzari kritika. Kattalin Zinkunegi

Herriko plaza. Unai Lertxundi

IPUINAK

Rec_23871. Itxaso Ayerbe Cisneros

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!