Olidendarrek Aizarnazabalgo uztarri motzeko idi probetan parte hartuko dute

Nerea Uranga 2022ko mai. 23a, 10:05
Iñaki Oliden idi parearekin Aizarnazabalen. (Ibon Errazu)

Bederatzi idizalek parte hartuko dute, tartean Aratz Olidenek eta Enaitz Olidenek.

Maiatzaren 27an, 28an eta 30ean XIII. Uztarri Motzeko Idi Probak jokatu dituzte Aizarnazabalgo probalekuan. Bederatzi idizalek parte hartuko dute, tartean Aratz Olidenek eta Enaitz Olidenek. Dema guztiak 22:00etan hasita jokatuko dira eta hiruna probazaleren idiak ariko dira egun bakoitzean. Idiek Mendi Txiki 1.050 kiloko harriarekin eta 50 kiloko txaparekin egin beharko dute lana. Probaren egunean pisatuko dituzte idiak, eta 600 kiloko pisuan sartu beharko dira, hortik gorakoek kilo eta erdiko gainzama eraman beharko dute.

Hona uztarri motzeko idi demako egitaraua:

  • Maiatzak 27, ostirala: Usaizti (Berritxu, Bizkaia), Aratz Oliden (Orio) eta I. Etxabe (Aizarnazabal).
  • Maiatzak 28, larunbata: Altzubarren (Eibar, Gipuzkoa), Enbil (Aizarnazabal) eta Garaiar (Oiartzun, Gipuzkoa).
  • Maiatzak 30, astelehena: Ipiñarrieta (Urretxu, Gipuzkoa), Enaitz Oliden (Orio) eta A. Etxabe (Aizarnazabal).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!