I. Eragin Eguna antolatu dute ekainaren 18rako

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko mai. 23a, 13:15

Goiz partean eskubaloi partidak jokatuko dituzte, eta eguerditik aurrera, berriz, festa izango da nagusi: trikipoteoa, bazkaria, erromeria eta jolasak.

Eragin eskubaloi klubak I. Eragin Eguna antolatu du ekainaren 18rako. Asmoa da urte osoan zehar eskubaloiaren bueltan dabiltzan jokalariak, entrenatzaileak eta euren familiak biltzea eta elkarrekin egun atsegina pasatzea.

Guraso eta jokalarien arteko lagunarteko partidak egingo dituzte goiz partean, eta ondoren trikipoteoa, bazkaria, erromeria eta jolasak izango dira. Herri bazkaria parte hartu nahi dutenek sarrerak salgai izango dituzte ekainaren 5era arte Mirotza, Sukia eta Boga Boga tabernetan eta Gelato kafetegian. Helduen menuak 25 euro balioko du eta gazteenak 15 euro. Zeliakoentzat, begetarianoentzat eta beganoentzat aukera egongo dela jakinarazi du elkarteak.

I. ERAGIN EGUNEKO EGITARAUA

- 09:45etik 13:00ak ingurura arte, eskubaloi partidak.
- 13:15ean, trikipoteoa Ikastola aurreko plazan hasita.
- 14:30ean, bazkaria Ikastola aurreko plazan Euskal Parrillaren eskutik.
- 16:30ean, Elortza eta Larrañagaren Jazpana erromeria
- 17:30ean, jolasak.
- 18:30ean, Elortza eta Larrañagaren Jazpana erromeria.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!