'Orioko natur ondarea: ezkutuko altxorrak, agerian' hitzaldia emango du bihar Arturo Elosegik

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko mai. 24a, 09:57

Errioari lotutako habitatak eta espezieak aztertuko ditu EHUko Ekologia katedradun eta Herrio natur-taldeko kideak, baita baserri ingurukoak ere.

Errioa, gure nortasuna hitzaldi sortaren barruan hitzaldia emango du bihar (asteazkena) Arturo Elosegi Irurtia EHUko Ekologia katedradun eta Herrio natur-taldeko kideak. Hala, Orioko natur ondarea: ezkutuko altxorrak, agerian izenburupean errioari lotutako habitatak eta espezieak aztertuko ditu Elosegik, baita baserri ingurukoak ere, "ondare hori ezagutzea, babestea eta ahal den neurrian berreskuratzea garrantzi handikoa baita etorkizunari begira". Orioko itsas ondarearen inguruko gainerako hitzaldiak bezala, hitzordua Arraunetxen izango da, 19:00etan hasita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!