Datorren asteartean Euskaraldiko bilera irekia egingo dute Orion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko eka. 4a, 10:00

Herriko eragileei entitate modura Euskaraldian parte hartzeko deia luzatu diete. Ekimenaren inguruko bilera Salatxo aretoan izango da, asteartean, 18:30ean.

Euskaraldiak Korrikaren lekukoa hartu du eta martxan jarri dute Orioko batzordea. Horregatik, herriko eragileei entitate modura parte hartzeko deia luzatu diete, martxan baitago Euskaraldian izena emateko epea. Hala, aurtengo ariketa zertan dantzan azaltzeko eta izena emateko jarraibideak jasotzeko bilera irekia antolatu dute astearterako, ekainak 7; Salatxo aretoan izango da, 18:30ean hasita.

Eragile bakoitzeko ordezkariren batek bileran parte hartzea eskatu dute Euskaraldiko Orioko batzordeko kideek. Gainera, bilera eraginkorra izan dadin, parte-hartzea aurrez konfirmatzea eskatu dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!