12. urteurrena ospatuko du Etxeluze gaztetxeak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko eka. 5a, 16:00
Kontzertua gaztetxean

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean izango da ospakizuna.

Etxeluze gaztetxeak 12. urteurrena ospatuko du ekainaren 30an, uztailaren 1ean eta 2an. Hala, egun horietarako kontzertu sorta antolatu dute. Hona hemen egitaraua:

EKAINAK 30, OSTIRALA
- 22:30ean, kontzertuak: Gozategi eta DJG. Sarrerak salgai jarriko dituzte ekainaren 10etik aurrera Kolon Txikin, Kutixin eta Gabonen, 12 eurotan.

UZTAILAK 1, OSTIRALA
- 20:00etan, pintxo potea eta Pantx Kolektiboa.

UZTAILAK 2, LARUNBATA
- 22:30ean, kontzertuak: Gailu, Tzar eta Occhi di Farfalla.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!