Ikastolako argazki zaharren erakusketa ikusgai dago Arkupeko dendetan eta tabernetan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko eka. 7a, 15:50

Orioko Herri Ikastolaren 50. urteurrenaren harira, belaunaldi guztietako argazki zaharrak biltzen jardun dira erakusketa osatzeko. Orain erakusketa plazaratzeko unea iritsi da, eta egunotan ari dira ikasleak argazki erakusketako horma-irudiak Arkupe elkarteko dendetan eta tabernetan banatzen. Hala, hurrengo egunetan ikusgai izango da erakusketa herriko 40 establezimendutan. Orioko Herri Ikastolak eskerrak eman dizkio Arkupe elkarteari ikastolako argazkiak herrira zabaltzeagatik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!