Zaharren Babeslekuko bingo saioak ostegunean egingo dituzte aste honetan eta hurrengoan

Karkara 2022ko eka. 8a, 10:24

Ekainaren 16koa izango da uda aurreko azken bingoa, eta urrian itzuliko da berriro ekimena.

Zaharen Babeslekuak antolatutako asteazkeneroko bingoak ostegunetara igaroko dira aste honetan eta datorrenean. Kultur etxean izango dira, beti bezala, baina 16:00etatik 18:00etara (ohi baino ordu erdi lehenago). Aste honetako saioa bihar izango da, ekainaren 9an, eta datorren astekoa 16an, ostegunak biak.

Ekainaren 16koa izango da uda aurreko azken bingoa, eta urrian itzuliko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!