Kalean da 'Baleatik Baleara' mahai jolasa

Mireia Galarza Bastida 2022ko eka. 12a, 11:00

Zaragueta Herri Eskolakoak "pozik" daude emaitzarekin, eta adierazi dutenez, dagoeneko eskuratu daiteke mahai jolasa eskolan bertan.

Ikasturte osoko lana eta gero, kalean da dagoeneko Zaragueta Herri Eskolak sortutako Baleatik Baleara mahai jolasa. 

Bertan, herriari eta hainbat herritarri buruzko informazioa bildu dute, eta bi izan dira aintzat hartu dituzten ardatz nagusiak: "ezagutzaren partekatzea eta belaunaldien arteko transmisioa". 

Zaragueta Herri Eskolakoak "pozik" daude emaitzarekin, eta adierazi dutenez, dagoeneko eskuratu daiteke mahai jolasa eskolan bertan. Hilaren 22tik aurrera Orioko dendetan egongo da salgai 15 euroren truke. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!