Panel digital informatiboak jarri dituzte Herriko Plazan eta hondartzan

Udalak bi panel digital jarri ditu herrian, albisteak, oharrak, agenda eta bestelako edukiak iragartzeko. Herriko Plazan kokatu dute bat, eta hondartzan bestea. "Informazio praktikoa" eskaintzea du helburu, Udalaren hitzetan.

Albisteak, oharrak eta agenda erakusten hasi dira dagoeneko. Pixkanaka, bestelako edukiak ere gehituko dira: garraio publikoaren ordutegiak, turismoaren ingurukoak, herriko intzidentziak… Beraz, Orioko gertakarien berri izan nahi duenak beste bide hau ere izango du aurrerantzean. Paneletan ez da publizitaterik erakutsiko; Udalaren informazioa, asko jota.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!