Hondartzako petrila berritzen ari dira

Berritze-lanak. Argazkia: Orioko Udala

Hondatuta dago petrila, surfeko lokaletik hasi eta Orioko Barra tabernara bitartean. Udalak joan den astean erabaki zuen konponketa-lanak hastea, aste hontan burutzeko aurreikuspenarekin.

Zatika egingo dituzte lanak, petrila osorik konpondu arte. Konpondu ahala, denbora bat beharko du masa lehortu eta harria ondo itsatsi arte. Gauzak horrela, une jakin batzuetan ezin izango dira petrilaren zenbait zati erabili. Udalak seinaleak jarri ditu asteburuan, esertzeko debekua duten uneak adierazteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!